domingo, 20 de octubre de 2013



    Egunero gure bizitzan pertsona askorekin izaten gara harremanetan eta horregatik oso garrantzitsua da jakitea nola jokatu behar dugun. Denbora asko pasatzen dugu protestatzen eta gustatzen ez zaizkigun gauzez hitz egiten. Eta norbaitekin haserretu ezkero, hori gogor kritikatzen dugu eta mundu guziari kontatzen diogu. Egun oso batean zehar begiak itxi ez gero, konturatuko ginen denbora guztian iskanbilak entzungo genituela, baita haserreak ere.

     Baina konturatu al zarete gure inguruko pertsonak gure altxorrik preziatuenak direla? Zer egingo genuke beraiek gabe? Egia da batzuetan eztabaidak edo arazoak ditugula, baino askoz ere garrantzitsuagoa da ohartzea gure lagunek eta ingurukoek gugan sor ditzaketen poza eta sentimendu onak.

            Pertsona horiek dira hain zuzen ere beharrean gaudenean laguntzen digutenak. Gure ondoan daude beti, une onenetan eta une gogorretan ere. Baina... lagun horiek ematen dizuten guztia pentsatu al duzu? Eskerrak eman al dizkiogu inoiz zure lagunak direlako? Edo ematen dizuten guztiagatik eskerrak eman al dizkiezu?

            Gure lagunak zenbat maite ditugun jakitea garrantzitsua da. Baita guregatik egiten duten guztia eskertzea ere inportantea da. Horregatik, ESKERRAK emateko gonbitea luzatzen dizugu. Daukazun guztia burura ekarri eta eskerrak eman eta eskuzabala izan, lagunengatik asko jasotzen duzulako, baina... zer eman dezakezu zuk? Ea aste honetan bai klasean, bai atsedenetan, bai etxean, bai kalean ESKERRIK ASKO entzuten dugun.

Gogoeta egin:
-          Gustatzen al zaizu zure lagunak, klaseko kideak eta familiakoak laguntzea? Zerbait jasotzeko asmoz egiten al duzu?
-          Gure inguruko pertsonek  modu ezberdin askotan adierazten digute maite gaituztela, baino guk eskertzen al dizkiegu adierazpen horiek?

-          Gure inguruko pertsonei mesede bat egitea eskatzea kostatzen al zaizu? 

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada