domingo, 23 de febrero de 2014

BELARRIak iriki


HAIZEAK HITZAK ERAMATEN DITU, HAU EZ!!!:
BELARRIAK IREKI: arretaz ENTZUN!!!!
Norbaitekin hitz egiten zaudela imajina ezazu eta besteak belarriak estaltzen dituela. Nola sentituko zinateke? Hitz egiten jarraituko zenuke? Batzuetan ez da beharrezkoa belarriak estaltzea, kasurik ez egitearekin nahikoa da eta. Nola sentitzen zara zerbait garrantzitsua kontatzen ari zarenean eta norbaitek kasu egiten ez badizu?


Guztioi gustatzen zaigu guri entzutea, baino guk besteak entzuten ditugu? Batzuetan norbaitek kontatzen diguna ez zaigu oso interesgarria iruditzen, baino ahalegin txiki bat egin behar dugu, pertsona horrentzat garrantzitsua izan daiteke eta. Zergatik uste duzue hainbeste kostatzen zaigula besteei entzutea? Badago erdaraz esaera bat oso esanguratsua dena: no hay peor sordo que el que no quiere escuchar. Zer esan nahi du esaera honek? Ados al zaudete?


Zenbait gauza entzutea ez dugu gogoko eta holakoetan belarriak estali nahi genuke ahaztu ahal izateko lehenbailehen. Noiz ixten dituzu zuk belarriak? Belarriak estaltzen ditugunean ez dugu elkarrizketa sortzen eta elkarrizketa inportantea da gure eguneroko bizitzan; inguruan ditugun gizon-emakumeekin harremanetan jartzeko.


Gogoeta egiteko:


  • Noiz “estaltzen” dituzu zure belarriak?
  • Zer egin dezakegu besteak hobeto entzuteko?
  • Zer egin behar dugu elkarrizketa bat ondo burutu ahal izateko?

domingo, 16 de febrero de 2014

Zintzotasunez KOMUNIKATU



HAIZEAK HITZAK ERAMATEN DITU, HAU EZ!!!:
ZINTZOTASUNEZ  KOMUNIKATU

Nola definituko zenuke era garbi batean “elkarrizketa” hitza? Bi pertsonek iritzi kontrajarriak dituztenean, elkarrizketa lagun diezaieke, ezta? Horrela ikuspegiak elkar trukatu egin ditzakete eta adostasun batera irits dezakete. Zure eguneroko bizitzan elkarrizketaren bidez konpondu dezakezun alderdiren bat edo beste gogora ekar ezazu. Elkarrizketak bizitzako zenbait arazo argibidetzen ditu.

Zer egiten duzu entzun nahi ez duzunean? Belarriak estali? Hitz egiten ari diren bi persona bizkarrez aritzen badira, elkar ondo ulertuko dute? Batzutan bizkarra ematen diegu besteei, baina ez fisikoki, jarreraz baizik. Zer gertatzen da orduan? Zergatik diogu elkarrizketa bultzatzea inportantea dela?

Joku bat egiteko, zenbait arau jarraitu behar ditugu. Gelan egoteko ere, zenbait arau jarraitu behar ditugu. Elkarrizketa batean aritzeko, zenbait arau jarraitu behar al dira? Elkarrizketa egiteko, hizkuntza bera hitz egitea, nahikoa al da? Elkarrizketa egiteko zein gauza zaindu behar dira? Hitzik gabe, elkarrizketatu daiteke?

Gogoeta egin:

·         Elkarrizketaren bidez, elkar ulertzen dugu.
·         Elkarrizketak aberastu egiten gaitu.
·         Elkarrizketatzea bizitza errazten du.
·         Elkarrizketaren alde, egingo al zenuke?


lunes, 10 de febrero de 2014

BENETAKOA IZATEA


HAIZEAK HITZAK ERAMATEN DITU, HAU EZ!!!:
BENETAKOA IZATEA

Kameleoiak apoari esan zion:

-          “Norberak bere arrazoiak ditu bizitzeko. Ni etengabe ari naiz koloreak aldatzen inork harrapa ez nazan. Zuk ez zara inoiz aldatzen…”.

Apoak erantzun zion kameleoiari:

-          Uste dut bide zuzenetik ez gaudela, ez zuk ezta nik ere. Inoiz ez aldatzeak ez dakar gauza onik eta zu bezala, etengabe aldatzen egoteak ere, ez dakartza ondorio onik ere ez”.

Ipuin labur hau aztertzen badugu, konturatuko gara kameleoiak ez duela oso ondo jokatzen. Etengabe aldatzen ari da, eta pertsona bakoitzarekin modu desberdin batez jokatzen du. Mila aurpegi dauzkala esan genezake. Aurpegira bakarrik gauza onak esaten ditu, baino gure bizkarretara kritikatzen gaitu. Ondo al dago hori?

Bestalde, ez dago oso ondo ere ez apoa bezala egitea. Bera ez da inoiz aldatzen, beti modu berdinean jokatzen du pertsona guztiekin. Egoera desberdinen aurrean beti berdin jokatzen du. Ez ditu pertsona ezberdinen sentimenduak eta izaerak kontuan hartzen. Apoaren jokabidea nolakoa iruditzen zaizu?

Horregatik, gu ez ditugu bi animali hauen eredua jarraitu behar. Egoera bakoitzaren aurrean modu jakin batez jokatu behar dugu. Baino inoiz ez gara faltsukerietan ibili behar, ez ditugu gure inguruko pertsonak kritikatuko beraien bizkarretara. Gauzak aurpegira esan behar dira, baino kontu handiarekin, zenbaitetan mina eman dezakegu eta.  

Lagunik onena egiazko laguna (lagun autentikoa) da, batzuetan esaten diguna mina ematen badigu ere. Zure helburuak pertsona gisa haztea eta lagunak izatea baldin badira, egiazko laguna izaten ausart zaitez, besteen aurrean faltsukeriaz jokatu gabe. Jesusek beti egia esaten zuen.

GOGOETARAKO GALDERAK

Zertan datza benetakoa izatea?
Eta zer da egiazko laguna izatea?
Zuk uste duzu zintzoa zarela?
Uste al duzu konfiantzakoa zarela eta zure lagunak zugan konfiatzen dute?


jueves, 6 de febrero de 2014

Bakearen ospakizuna

Aurreko ostegunean sekulako euritea izan genuenez, Bakearen ospakizuna gaurko utzi genuen. 
Eta egia esateko, eskerrak!! Zeren oso eguraldi ona izan dugu!!
Hemen dago gaurko ospakizun polita laburtzen duen bideotxoa!!!

Bakearen eguna


domingo, 2 de febrero de 2014

ALAITASUNA



GARRANTZIZKOENA EZ DA POZ-UNEAK IZATEA,
ALAIA IZATEA BAIZIK



Nola dakizu lagun bat pozik dagoen ala ez? Alaitasuna simula daiteke? Zer egiten duzu zuk pozik zaudenean: irribarrez zaude, txistu egiten duzu edo saltoka ibiltzen al zara? Uste al duzu alaitasuna handiagoa dela besteekin konpartitzen denean?

Denoi gustatzen zaigu alai eta pozik egotea; baino batzuetan ez dakigu oso ondo nola lortu. Gutako asko obsesionatzen gara zoriontsu egoteko eta horretarako uste dugu beti dirua, bidaiak, aberastasunak… behar ditugula. Baino ez. Txipa aldatu behar dugu. Momentu txikienetaz ere disfrutatzen ikasi behar dugu. Askotan konturatu gabe lagunekin, familiarekin, irakasleekin momentu zoragarriak izaten ditugu, eta ez ditugu behar den moduan baloratzen. Ireki ondo begiak eta begiratu zure ingurura. Zein zorionekoak garen dauzkagun gauza guztiengatik.

Zure familiarekin oso pozik egon zinen egun bat gogora ekar ezazu. Eskolan zaudenean, zein unetan zaude pozik? Lagunekin zaudenean, guztiok pozik egotea gustatzen al zaizu? Nola sentitzen zara orduan? Gaixotasunak eta umore txarra kutsatu egin daitezke, baina ALAITASUNA ere kutsa daiteke, pertsona alaia al zara?


GOGOETA EGIN:


·                     Zer egingo dezakezu pertsona alaiagoa izateko?
·                     IRRIBARREa besteentzako oparia da, irribarre egiten al duzu?
·                     Zure ingurukoak alaitzen dituzu edozein momentutan?
·                     Zer egin dezakegu eskolan ALAIAgo izateko?
·                     Zer momentu arrunt dira bereziak zuretzako?