sábado, 21 de junio de 2014

Uste duzuna baino gehiago ahal duzu



A veces te sientes incapaz. De tantas cosas. De sacar adelante proyectos. De resolver un problema. De superar una prueba. A veces paladeas el fracaso. En una relación, en un examen, en un trabajo… y eso te hace dudar. Dudas de tu valía, de tu capacidad, de tu poder. Y te vas sepultando bajo frases de rendición: «es que no puedo»; «si yo no valgo»; «con el talento que tienen otros»; «nunca seré capaz…» ¡Te engañas! Puedes más de lo que piensas. Todos tenemos dentro fuerza (en la debilidad más absoluta). Y capacidades escritas en nuestra entraña. Tenemos talentos que han de dar mucho fruto. Lo importante es no olvidar los motivos, no perder los sueños, no abandonar las metas, y saber hacia dónde caminamos

domingo, 18 de mayo de 2014

ONDO hasten dena, ONDO bukatu!!!


ONDO HASTEN DENA, ONDO BUKATZEN DA
LO QUE SE EMPIEZA BIEN, ACÁBALO BIEN. 

   Gure eguneroko zereginetan lelo polita da hauxe: “HASTEN DENA BUKATU EGITEN DA”. Ikasturtea amaitzeko hilabete bat gelditzen denean geure buruari galde diezaiogun: Nola bukatu nahi dut ikasturtea? Ikasturteko azkeneko aste hauek, nola bizi nahi ditut?

   Cuántas veces nos ocurre que al empezar el trabajo lo hacemos con mucha ilusión, pero luego nos cansamos. Es verdad, sobre todo cuando hacemos algo largo y cuesta mucho tiempo hacerlo. Podemos imaginar por un momento, que todo el mundo dejara sus trabajos sin terminar. Los grandes inventos y descubrimientos no se hubieran hecho. Quizás nosotros no seamos inventores, pero todos colaboramos en la sociedad. Zu ere gizartearen parte zara eta zure lana inportantea da. Zein da orain egin behar duzun lana? Zein dira zure zereginak?

   Badago jende asko guretzako “eredua” dena. Gure gurasoek etxeko gauzak egiten dituztenean adibidez; gauzak ondo egitearen “eredu” dira. Zenbait pertsonek gauzak ondo egitearen “eredu” dira. Bere bizitza guztian egin behar duten on guztia egiten dutelako. Garrantzitsua da hasten dena ondo bukatzea.

   Seguramente, algunas veces nos hemos sentido satisfechos por algún trabajo que ha sido difícil y largo de realizar, pero al final lo hemos conseguido, y nuestra satisfacción ha sido muy grande, más que si hubiera sido un trabajo sencillo. Quizás lo que nos cuesta hacer es lo que más vale.

Hau dela eta, ikasturtea bukatzeko hilabetea falta denean:
ONDO HASTEN DENA, ONDO BUKATZEN DA
LO QUE SE EMPIEZA BIEN, ACÁBALO BIEN.

sábado, 10 de mayo de 2014

Santa Joanaren antzera, ESKER ONEKOA izan zaitez!!!


Santa Juanaren antzera
Esker Onekoak izan gaitezen

Aste hau oso berezia da gure eskolarentzat eta munduan zehar Mariaren Lagundiak dituen beste eskolentzat ere. Gure fundatzailearen eguna ospatzera goaz, eta hori ez da txantxetako gauza! Eskolan hasi zinetenetik entzun gaituzue irakasleoi Santa Juanaren inguruan hitz egiten eta egindako lan izugarria goraipatzen. Baino gure helburua ez da bere istorioa buruz ikastea. Guri gustatuko litzaigukeena bere pausuak jarraitzea da.

Urtero Juanaren ezaugarrietako bat izaten da protagonista, eta aurtengoan “esker onekoa izatea” izango da. Juanak asko sufritu zuen bere bizitzan zehar izandako arazoengatik. Baino guztietatik aurrera eginez atera zen. Nola lortu zuen? Ba ez dago misterio handirik; bere nahiari esker atera zen aurrera. Beti bere bihotzari entzuten zion. Baino askotan nahi ditugun gauza guztiak ezin ditugu bakarka egin. Eta Juana ere oso emakume eta pertsona onez inguratu zen.

Gu ere egunero pertsonez eta lagunez inguraturik gaude eta hauekin harremanetan egotea ezinbestekoa da. Batzuetan ez da erraza gauzak guk nahi ditugun bezala egitea, besteekin adostasun batera iritsi behar dugu eta. Baino horretaz gain, oso garrantzitsua da gure inguruko pertsonak oso ondo zaintzea. Eta horretarako daukagun armarik handiena maitasuna eta esker ona da. Gure lagunak maitasunez tratatzen baditugu eta gugatik egiten dituzten gauzengatik eskerrak ematen baditugu, zaila izango da arazoak sortzea.

Ez zaigu gehiegi kostatzen eskerrak ematea; azken batean hitz bakarra da. Baino benetan bihotzetik ateratzen bazaigu, guztiz baliotsua izango da ingurukoekin gustura sentitzeko. Guztiei gustatzen zaigu egiten ditugun gauzengatik eskerrak ematea; eta horretarako guk ere eskerrak ematen ikasi beharko dugu. Ez ahaztu Bolivian dugun proiektuko pertsonak gure erabat kontent daudela. Azkenean beraien jangela eraikitzea lortu dute. Baino guk ere beraiei eskerrak eman behar dizkiegu, asko ikasi baitugu, besteak beste, solidarioak izaten.


Beraz, Santa Juanaren antzera,
ESKER ONEKOAK izan gaitezen

domingo, 4 de mayo de 2014

NATURA ZAINDU


HAIZEAK HITZAK ERAMATEN DITU, HAU EZ:
NATURA ZAINDU!!!

   Udaberrian gaude, argia eta eguzkiaren presentzia handiagoa da orain gure bizitzan. Tenperatura ere orain hilabete batzuk baino erosoagoa egiten zaigu. Txorien kantua nabariagoa da eta zuhaitetan kolore askoko lore daude. Negua eta inguratzen gaituen natura bizi berritzen ari da.

   Hemen, Irunen, natura gozatzeko guneak baditugu: lorategiak, parkeak, Txingudiko padura, Aiako Harriak… Ezagutzen al dituzu? Bertan zuhaitzak, landareak, loreak, txoriak, animaliak… ikus ditzakegu. Natura gustuko al duzu? Zaintzen al duzu?

   Udaletxeko langileek zuhaitzak, loreak eta hiriko lorategiak nola zaintzen dituzten konturatu al zara? Zer gertatuko litzateke inork zainduko ez balitu? Naturan ekintza txikiak eginez emaitza handiak lor daitezke. Zer egin dezakezu zuk inguratzen gaituen natura zaintzeko? Eskolan edo eskolako inguruetan, ba al dago zaindu beharreko tokiren bat? Nola zaindu dezakegu?

   Hona hemen ideia batzuk:
-          Bisitatzen ditugun naturako lekuetan zaborra biltzen dugunean, natura zaintzen ari gara.
-          Animaliak eta landereak zaintzen ditugunean, natura errespetatzen ari gara.
-          Etxean zein eskolan birziklatzen dugunean, natura zaintzen ari gara.
-         

   Gogora ezazu.:
HAIZEAK HITZAK ERAMATEN DITU, HAU EZ:
NATURA ZAINDU!!!

domingo, 27 de abril de 2014

Pertsona ONA izatea



HAIZEAK HITZAK ERAMATEN DITU, HAU EZ!!!
PERTSONA ONA IZATEA.

         Denborak hegan egin eta hementxe gaude ikasturte honetako azkeneko hilabetetan. Badirudi atzo izan zela ikasturte honi heldu geniola. Aldaketa ugari egon dira eta lan handia egin dugu guztiok. Guztiok batera aurrera jarraitzen dugu, batzuentzat gora-beherekin bada ere. Baina oraindik gauza batzuk aldatzeko aukera izango dugu hurrengo bi hilabete hauetan.

          Aste honetan hasiera ematen diogu gure azken txanpari, horregatik azkeneko ahalegin txiki bat egin behar dugu. Pilak kargatzeko eta denbora libreaz disfrutatzeko aukera izan dugu Aste Santuko oporretan. Eta orain, ikasturteari jarraipena emateko, hausnarketa txiki bat egin dezagun urte honetan zehar ikasitakoaz goizeko gogoetekin. Baino badago modu on bat hori laburtzeko: pertsona onak izan eta Jesusen pausuak jarraitu.

          Horregatik lehenengo aste honetan proposatzen dizuegun mezua hauxe da “pertsona ona izatea”. Uste dugu esaldi honek gainontzeko guztiak laburtzen dituela. Orain da momentua gainontzeko pertsonei erakusteko zer den ikasi duguna. Gogoratu dezagun, pertsona ona izatea arte bat dela; eta artista guztiak bezala, arrakasta izateko, lan asko egin beharko dugu.


         Ongietorriak eskolara berriro ere!!! 
 Eta goazen martxan jartzera!!!

sábado, 19 de abril de 2014

Jesus PIZTU da / Jesús ha RESICUTADO




Id a decir que hoy es FIESTA,
que Jesús ha resucitado,
que la fiesta está dispuesta.

Id a decir por las calles,
las plazas y los mercados,
por caminos y veredas,
que Jesús ha regresado.
Que el Amor
como el sol brilla.

Decidlo de puerta en puerta;
decid que no hay nada igual,
que la muerte está bien muerta.

Que Dios ya no está en los cielos,
que ha bajado de las nubes,
que ahora vive en nuestros ojos,
y nuestros rostros asume.

Que Dios marcha por delante,
que nos invita a la danza,
que es un viento irresistible.
¡Id a encerder la esperanza!

¡Jesús ha resucitado!

Joan zaitezte esatera gaur JAIA dela,
Jesus piztu dela,
jaia prest dagoela.
  
Joan esatera kaleetatik,
Plazetatik eta azoketatik,
bideetatik eta bidezidorretatik,
Jesus itzuli dela.
Maitasunak eguzkia bezala
distira egiten duela.

Esan ezazue atez ate,
esan ez dagoela ezer berdina,
heriotza betiko hilda dagoela.

Jainkoa zeruetan ez dagoela,
hodeietatik jaitsi dela,
orain gure begietan bizi dela,
eta gure aurpegiak onartu dituela.

Jainkoa aurretik doala,
dantzatzera gonbidatzen gaituela,
eutsi ezineko haizea dela.
Joan eta itxaropena piztu!

Jesus piztu da!

domingo, 6 de abril de 2014

Aste Santuko ATSEDENA



HAIZEAK HITZAK ERAMATEN DITU, HAU EZ!!!
Aste Santuko ATSEDENA

 Aste honetan oporrak hartuko ditugu, baina… une batez imagina ezazu jai egun guztiak desagertzen direla, baita asteburuak ere. Zein gauza ezin genituzkeen egin? Bizitzeko lana egiten duen pertsona baten bizitza, nolakoa izango litzateke? Eta lanerako bizi duen pertsonaren bizitza? Bai… Lana egitea inportantea da, baita atsedena hartzea ere. Zergatik da garrantzitsua “atsedena”?

Datorren bi asteetan familiarekin ordu gehiago emango dituzu eta familia giroan gauza asko egingo dituzu: erosketak egin, otorduak prestatu, etxea txukundu… Etxeko zein lanetan parte hartzen duzu? Zer egin zenezake etxeko lanetan parte hartzeko? Zein beste gauza egiten dituzu familiarekin?

Honetatik aparte, zer ospatuko dugu egun oporretako egun hauetan? Zer gogoratzen dugu Aste Santuan? Jesusen heriotza eta biztuera. Toki askotan “prozesioak” egiten dira Jesusen azkeneko momentuak gogoratuz, baita Jesusen biztuera gogoratuz ere. Nola ospatuko zenituzke zuk egun hauek? Familia giroan etxekoekin egonez, lagunekin dibertitzeko jolasak eginez, irakurketari eskolako laneei tartetxo bat emanez, etxeko zereginetan lagunduz… Zer gehiago bururatzen zaizu?

HAIZEAK HITZAK ERAMATEN DITU, HAU EZ!!!

 Aste SantukoATSEDENA

domingo, 30 de marzo de 2014

HARUNTZAGO JOAN


HAIZEAK HITZAK ERAMATEN DITU, HAU EZ!!!
HARUNTZAGO JOAN

Zenbaitetan berehalako momentuan bakarrik pentsatzen dugu. Zerbait nahi dugu eta une berean nahi izaten dugu. Baina, serioago eta lasaiago pentsatzen badugu, nahi dugun hori ez dugula behar edota ez dugula desiatzen kontura gaitezke. Inoiz gertatu al zaizu? Noiz?

“Kapritxo” bat lortzen ez dugunean haserretu egiten gara, serioago eta lasaiago pentsatu ez dugulako. Haserretu egiten gara eta ez gaude prest arrazonatzeko eta pentsatzeko. Horrela zaudenean, zer egin dezakezu? Saia zaitez gelditzearen eta serio pentsatzearen ondorio positiboak azaltzen.

Norbait “kapritxosoa” dela esaten dugunean, zer esaten ari gara? Nola jokatzen du “kapritxosoa” den norbait? “Kapritxoa” dela eta aurrera egiten dugu pentsatu gabe. Bukatu esaldia: EZ IZAN KAPRITXOSOA _______________ arekin!!!

“Kapritxoak” eta dirua askotan bat datoz, baina entzunda izango zenuke zoriontsua izateko ez dela dirurik behar. Diruarekin erlojua eros daiteke, baina ezin da denbora erosi. Zein gauza ezin dira diruarekin erosi?


GOGOETA EGIN: oso zoriontsua izan zaren unetxo bat pentsa ezazu, dirua eta “kapritxoak” behar al zenituen?

sábado, 22 de marzo de 2014

ELKARBANATU


HAIZEAK HITZAK ERAMATEN DITU, HAU EZ!!!
ELKARBANATU

   Jendetza handia joaten zen Jesusen eta bere ikasleen atzetik. Egun batez, berandutu egin zitzaien eta jendea gosetzen hasi zen... Jesusek guztiei jatera eman zien.

   Andresek esan zion Jesusi: "Hemen dagoen mutiko batek saski bat du bost ogi eta bi arrain dituela, baina hau ez da nahikoa hainbeste jenderentzat”. Jesusek esan zien:“Esan guztiei esertzeko”. Denak, bost mila inguru, eseri ziren han zegoen belartzan.

   Hartu zuen Jesusek ogia eta, begiak zerura jasorik, bedeinkazioa esan, ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien, eta hauek jendeari eskaini. Gauza bera egin zuen arrainekin. Asetzeraino jan zuten denek, eta gelditutako ogi eta arrain-hondarrekin hamabi saski bete zituzten.

Elkarbanatzen dugunean dugun gutxi hori, guztientzako irits daiteke.

Aste honetan gonbidapen hau egiten dizuegu: 5. LHtik 4. DBHraino gogoeta honekin batera SOS AFRIKAko boltsa bat emango dizuegu, nahi duzuen arropa guztia ekar dezazuen. Dagoeneko erabiltzen ez duzuen arropa behar dutenekin konpartitu dezagun.

Eta konpartitzearekin jarraituz, 2, 3, 4 eta 5 urteko gelak, 1.LH, 2.LH, 3. LH eta 4. LHkoek Irungo CARITASekin lana egingo dugu umeentzako gauzak jasoz0 eta 12 urte bitartean arropa eta oinetakoak, haurrentzako kotxeak, sehaskak, kotxe eta sehaskako izarak eta mantak, biberoiak, pixaoihalak…

Gogora dezagun aste honetako leloa:

HAIZEAK HITZAK ERAMATEN DITU, HAU EZ!!!

ELKARBANATU

domingo, 9 de marzo de 2014

BERDINTASUNA


HAIZEAK HITZAK ERAMATEN DITU, HAU EZ:
BERDINAK ETA HALA ERE DESBERDINAK!!!

Inoiz entzungo zenuke GUZTIOK BERDINAK garela. Hori esaten dugunean, zer etortzen zaizu burura? zertan gara berdinak? Egia da guztiok eskubide eta betebehar berdinak ditugula, baina munduari begiradatxo bat botatzen badiozu, egia al da guztiok eskubide berdinak ditugula? Zein egoeratan ez gara berdinak? Eta zein egoeratan gara desberdinak?

·         Ikasteko aukera izateak berdinak egiten gaitu. Aukera hori aprobetxatzen duzu?
·         Egunean hirutan jateko aukera denon eskubide bat izan beharko luke. Baino hori egia da? Zergatik?
·         Dauzkagun gauza guztiekin, nolakoa zara zu? Dauzkan gauzengatik eskerrak ematen dituzten horietakoa? Ala beti ez daukagunarengatik protestatzen duten horietako bat?

Goazen orain pixka bat pentsatzera dauzkagun gauza eta aukera guztietan (eskola, etxea, kotxeak, ordenagailuak, eskolako materiala, eskolaz kanpoko jarduerak….). Uste duzu mundu guztiko haur guztiek zure aukera berdinak dituztela? Zer egin genezake egoera hori aldatzeko?

Guztiok eskubideak ditugu, baina betebeharrak ere bai:

·         Besteak errespetatu behar ditugu.
·         Gauzak ondo zaindu behar ditugu (guriak izan ala ez).
·         Eskolan egindako lana aurrera atera behar dugu.
·         Etxean lagundu behar dugu, naiz eta gauza txikiak izan.

Eta eskolari dagokionez:

·         Zure gelakideak errespetatzen dituzu? Denak berdin tratatzen dituzu? Zergatik?
·         Materiala eskolarra zaintzen al duzu? Besteen materiala zaintzen al duzu?
·         Hurbiltzen zara arazoak dituen lagunengana?

lunes, 3 de marzo de 2014

GARIZUMA


HAIZEAK HITZAK ERAMATEN DITU, HAU EZ!!!
GARIZUMA

Baina, zer da GARIZUMA? Pazkoaren (Jesusen PIZTUERAren) festa handia prestatzeko, Elizak bihotz berritzera bideratzen duen denbora da. Garai honetan, hain onak ez diren gure jokabideak aldatzen saiatzen gara, bai gure buruarekiko bai besteen buruarekiko zintzoago izan gaitezen. Inportantea al da ondo egiten ez dugun zerbait hobeto egitea? Zergatik?

GARIZUMAk berrogei egun irauten du: Hausterre egunean hasi eta Ostegun Santuko Jaunaren Afariaren Meza baino lehenago amaitzen da. Denbora honetan zehar, gure bizitzan zenbait jokabide alda ditzagun gonbitea egiten zaigu. Zein jokabide aldatu behar dituzu zuk?

GARIZUMAn, Elizak erabiltzen duen kolorea MOREA da. Badakizu zergatik? Badakizu zer adierazten du kolore moreak? BIHURTZEKO garaia dela adierazten du, HOBETZEKO garaia dela eta gauzak HOBETO EGIN BEHARREKO garaia dela. Merezi al du egiten dugun guztia alhal den eta hobetoen egitea? Zer dela eta?

GARIZUMAn Jesusek gure bizitza aldatzera gonbidatzen gaitu, bai familian bai lagunekin bai klaseko kideekin elkarbanatzen eta ekintza onak egiten. Garai hau barkamenaren eta adiskidetzearen garaia da gorrotoa, ezinikusia, inbiria, haserreak… gure bihotzetatik botaz. Zein gauza gehiago bota beharko zenituzke?

HAIZEAK HITZAK ERAMATEN DITU, HAU EZ!!!
GARIZUMA, hau da, HOBEA izatea



domingo, 23 de febrero de 2014

BELARRIak iriki


HAIZEAK HITZAK ERAMATEN DITU, HAU EZ!!!:
BELARRIAK IREKI: arretaz ENTZUN!!!!
Norbaitekin hitz egiten zaudela imajina ezazu eta besteak belarriak estaltzen dituela. Nola sentituko zinateke? Hitz egiten jarraituko zenuke? Batzuetan ez da beharrezkoa belarriak estaltzea, kasurik ez egitearekin nahikoa da eta. Nola sentitzen zara zerbait garrantzitsua kontatzen ari zarenean eta norbaitek kasu egiten ez badizu?


Guztioi gustatzen zaigu guri entzutea, baino guk besteak entzuten ditugu? Batzuetan norbaitek kontatzen diguna ez zaigu oso interesgarria iruditzen, baino ahalegin txiki bat egin behar dugu, pertsona horrentzat garrantzitsua izan daiteke eta. Zergatik uste duzue hainbeste kostatzen zaigula besteei entzutea? Badago erdaraz esaera bat oso esanguratsua dena: no hay peor sordo que el que no quiere escuchar. Zer esan nahi du esaera honek? Ados al zaudete?


Zenbait gauza entzutea ez dugu gogoko eta holakoetan belarriak estali nahi genuke ahaztu ahal izateko lehenbailehen. Noiz ixten dituzu zuk belarriak? Belarriak estaltzen ditugunean ez dugu elkarrizketa sortzen eta elkarrizketa inportantea da gure eguneroko bizitzan; inguruan ditugun gizon-emakumeekin harremanetan jartzeko.


Gogoeta egiteko:


  • Noiz “estaltzen” dituzu zure belarriak?
  • Zer egin dezakegu besteak hobeto entzuteko?
  • Zer egin behar dugu elkarrizketa bat ondo burutu ahal izateko?

domingo, 16 de febrero de 2014

Zintzotasunez KOMUNIKATU



HAIZEAK HITZAK ERAMATEN DITU, HAU EZ!!!:
ZINTZOTASUNEZ  KOMUNIKATU

Nola definituko zenuke era garbi batean “elkarrizketa” hitza? Bi pertsonek iritzi kontrajarriak dituztenean, elkarrizketa lagun diezaieke, ezta? Horrela ikuspegiak elkar trukatu egin ditzakete eta adostasun batera irits dezakete. Zure eguneroko bizitzan elkarrizketaren bidez konpondu dezakezun alderdiren bat edo beste gogora ekar ezazu. Elkarrizketak bizitzako zenbait arazo argibidetzen ditu.

Zer egiten duzu entzun nahi ez duzunean? Belarriak estali? Hitz egiten ari diren bi persona bizkarrez aritzen badira, elkar ondo ulertuko dute? Batzutan bizkarra ematen diegu besteei, baina ez fisikoki, jarreraz baizik. Zer gertatzen da orduan? Zergatik diogu elkarrizketa bultzatzea inportantea dela?

Joku bat egiteko, zenbait arau jarraitu behar ditugu. Gelan egoteko ere, zenbait arau jarraitu behar ditugu. Elkarrizketa batean aritzeko, zenbait arau jarraitu behar al dira? Elkarrizketa egiteko, hizkuntza bera hitz egitea, nahikoa al da? Elkarrizketa egiteko zein gauza zaindu behar dira? Hitzik gabe, elkarrizketatu daiteke?

Gogoeta egin:

·         Elkarrizketaren bidez, elkar ulertzen dugu.
·         Elkarrizketak aberastu egiten gaitu.
·         Elkarrizketatzea bizitza errazten du.
·         Elkarrizketaren alde, egingo al zenuke?


lunes, 10 de febrero de 2014

BENETAKOA IZATEA


HAIZEAK HITZAK ERAMATEN DITU, HAU EZ!!!:
BENETAKOA IZATEA

Kameleoiak apoari esan zion:

-          “Norberak bere arrazoiak ditu bizitzeko. Ni etengabe ari naiz koloreak aldatzen inork harrapa ez nazan. Zuk ez zara inoiz aldatzen…”.

Apoak erantzun zion kameleoiari:

-          Uste dut bide zuzenetik ez gaudela, ez zuk ezta nik ere. Inoiz ez aldatzeak ez dakar gauza onik eta zu bezala, etengabe aldatzen egoteak ere, ez dakartza ondorio onik ere ez”.

Ipuin labur hau aztertzen badugu, konturatuko gara kameleoiak ez duela oso ondo jokatzen. Etengabe aldatzen ari da, eta pertsona bakoitzarekin modu desberdin batez jokatzen du. Mila aurpegi dauzkala esan genezake. Aurpegira bakarrik gauza onak esaten ditu, baino gure bizkarretara kritikatzen gaitu. Ondo al dago hori?

Bestalde, ez dago oso ondo ere ez apoa bezala egitea. Bera ez da inoiz aldatzen, beti modu berdinean jokatzen du pertsona guztiekin. Egoera desberdinen aurrean beti berdin jokatzen du. Ez ditu pertsona ezberdinen sentimenduak eta izaerak kontuan hartzen. Apoaren jokabidea nolakoa iruditzen zaizu?

Horregatik, gu ez ditugu bi animali hauen eredua jarraitu behar. Egoera bakoitzaren aurrean modu jakin batez jokatu behar dugu. Baino inoiz ez gara faltsukerietan ibili behar, ez ditugu gure inguruko pertsonak kritikatuko beraien bizkarretara. Gauzak aurpegira esan behar dira, baino kontu handiarekin, zenbaitetan mina eman dezakegu eta.  

Lagunik onena egiazko laguna (lagun autentikoa) da, batzuetan esaten diguna mina ematen badigu ere. Zure helburuak pertsona gisa haztea eta lagunak izatea baldin badira, egiazko laguna izaten ausart zaitez, besteen aurrean faltsukeriaz jokatu gabe. Jesusek beti egia esaten zuen.

GOGOETARAKO GALDERAK

Zertan datza benetakoa izatea?
Eta zer da egiazko laguna izatea?
Zuk uste duzu zintzoa zarela?
Uste al duzu konfiantzakoa zarela eta zure lagunak zugan konfiatzen dute?


jueves, 6 de febrero de 2014

Bakearen ospakizuna

Aurreko ostegunean sekulako euritea izan genuenez, Bakearen ospakizuna gaurko utzi genuen. 
Eta egia esateko, eskerrak!! Zeren oso eguraldi ona izan dugu!!
Hemen dago gaurko ospakizun polita laburtzen duen bideotxoa!!!

Bakearen eguna


domingo, 2 de febrero de 2014

ALAITASUNA



GARRANTZIZKOENA EZ DA POZ-UNEAK IZATEA,
ALAIA IZATEA BAIZIK



Nola dakizu lagun bat pozik dagoen ala ez? Alaitasuna simula daiteke? Zer egiten duzu zuk pozik zaudenean: irribarrez zaude, txistu egiten duzu edo saltoka ibiltzen al zara? Uste al duzu alaitasuna handiagoa dela besteekin konpartitzen denean?

Denoi gustatzen zaigu alai eta pozik egotea; baino batzuetan ez dakigu oso ondo nola lortu. Gutako asko obsesionatzen gara zoriontsu egoteko eta horretarako uste dugu beti dirua, bidaiak, aberastasunak… behar ditugula. Baino ez. Txipa aldatu behar dugu. Momentu txikienetaz ere disfrutatzen ikasi behar dugu. Askotan konturatu gabe lagunekin, familiarekin, irakasleekin momentu zoragarriak izaten ditugu, eta ez ditugu behar den moduan baloratzen. Ireki ondo begiak eta begiratu zure ingurura. Zein zorionekoak garen dauzkagun gauza guztiengatik.

Zure familiarekin oso pozik egon zinen egun bat gogora ekar ezazu. Eskolan zaudenean, zein unetan zaude pozik? Lagunekin zaudenean, guztiok pozik egotea gustatzen al zaizu? Nola sentitzen zara orduan? Gaixotasunak eta umore txarra kutsatu egin daitezke, baina ALAITASUNA ere kutsa daiteke, pertsona alaia al zara?


GOGOETA EGIN:


·                     Zer egingo dezakezu pertsona alaiagoa izateko?
·                     IRRIBARREa besteentzako oparia da, irribarre egiten al duzu?
·                     Zure ingurukoak alaitzen dituzu edozein momentutan?
·                     Zer egin dezakegu eskolan ALAIAgo izateko?
·                     Zer momentu arrunt dira bereziak zuretzako?

jueves, 30 de enero de 2014

BAKEaren aldeko PREGOIA


HAIZEAK HITZAK ERAMATEN DITU; HAU EZ:
BAKEA

Dios Padre, haznos un instrumento de tu paz.
gorrotoa dagoen lekuan, maitasuna jar dezagun;
donde haya daño, pongamos siempre perdón;
kezka dagoen lekuan, konfidantza jar dezagun;
donde haya tristeza, pongamos siempre alegría;
etsipena dagoen lekuan, itxaropena jar dezagun;
donde haya sombras, pongamos siempre luz.
¡Padre nuestro que siempre estás a nuestro lado!
Bila dezagun besteak zaintzea eta ez gure nahia beti betetzea;
que no busquemos ser amados sino amar;
Bila dezagun bestea ulertzea eta ez gu beti protagonista izatea;
porque dando es como recibimos;
barkatzen, zure barkamena lortzen dugu;
y muriendo en Ti, es como nacemos a la vida eterna.


¡TODOS JUNTOS PODEMOS CONSTRUIR LA PAZ!
GUZTIOK EKARREKIN PAKEA ERAIKI DEZAKEGU!!!

AUSAR ZAITEZ BAKEA ERAIKITZEN,
ZURE ESKUETAN DAGO ETA!!!

miércoles, 29 de enero de 2014

BAKEGILEA


HAIZEAK HITZAK ERAMATEN DITU; HAU EZ:
BAKEA

Gaur 65 urte inguru bete dira Mahatma Gandhi hil zutela. Bere mezu eta ideien aurka zegoen hindu batek hil zuen tiroka bere etxera bidean. Hilketak handitu egin zuen Gandhiren irudia, baina bizi zenean ere indiarrek, britainiarrek eta ezagutu zuten guztiek mirestu eta errespetatu zutela esan genezake. Mohandas Karamchand Gandhi 1869ko urriak 2an jaio zen Indiako Porbandar herrian: 13 urte zituela ezkondu zen adin bera zeukan neskato batekin eta lau seme-alaba izan zituzten. Londresen zuzenbide-ikasketak egin zituen, ondoren Indiara itzuli zen abokatu lana egiteko, baina handik bi urtera Hego Afrikan eskaini zioten lanpostu bat onartu zuen. 21 urte egin zituen Hego Afrikan eta han ekin zion ondoren han ezaguna egin zen jokaera eta aldarrikapenari: "Edozein helburu lortzeko kemena behar da, ez da indarkeria erabili behar, eta beti egia izan behar dugu ardatz eta ipar." 1915ean Indiara itzuli zen, eta mugimendu nazionalistaren buru bihurtu. Eta bere ohiko doktrina erabili zuen hemen ere Britainia Handiarengandik independentzia lortzeko. Sarri eraman zuten preso, zapi urte pasa zituen kartzelan, baina beti zioen ohorea zela kartzelara joatea helburu zuzen batengatik bazen. 1947an Indiak independentzia lortu zuen, eta bitan banatu zuten: India eta Pakistan. Hinduistak ziren nagusi Indian eta musulmanak Pakistanen. Gandhik uste eta aldarrikatu zuen bi erlijioek elkarrekin bizi behar zutela, baina horren aurka zen batek hil zuen tiroka.

Mahatma Gandhiri buruz esan daitekeen guztia esan eta idatzi da seguruenera. Berak ez zuen sekula onartu Mahatma deitzea, "Anima Handi" esan nahi duelako, eta hori beretzat gehiegi zelako. Umila izan zen, eta bere helburuaren aldeko jokaera azken muturreraino eramateko prest izan zen beti. Sarri esan zuen prest zegoela bere bizitza Indiaren independentziaren alde emateko, baina sekula eta ezergatik ez ziola inori bizitza kenduko. Helburua baino askoz ere garrantzitsuago zen beretzat zein bidetatik lortzen den nahi den hori. Indarkeria eza eta egia izan ziren bere doktrinaren zutabe nagusiak. Helburuak lortzeko gose-grebak egin zituen eta gehienetan lortu zituen, Gobernu Britainiarra eta bere etsaiak ez zirelako aurka egiten ausartzen, ziur aski, garai hartan Gandhi zen munduko gizaki bizi ezagunena eta mirestuena. Hego Afrikan hinduen eta beltzen egoera penagarria salatu zituen, Indian independentzia aldarrikatzeaz aparte, kasta edo gizatalde ahulenen eskubideak izan zituen helburu nagusi. Herri eta erlijioen arteko elkarlana eta elkarbizitza aldarrikatu zituen beti, baina azkenean hori ezinezkoa eta gorrotagarria zela uste zuen batek hil zuen tiroka, taldean otoitz egin ondoren etxera itzultzean.

Hau guztia dela eta, gogora ezazu aste honetako leloa:


BAKEA, GURE ESKUETAN