lunes, 7 de octubre de 2013

Zure TAPOIOA gure BIZITZA





Badaramatzagu, jada, aurreko ikasturtetik “tapoiak” eskolara ekartzen, ondo baitakigu “tapoi” horiekin beharrean dagoen jendeari laguntzerik dugulako. Orain arte tapoi pila bat bildu dugu eta horrengatik, ESKERRAK eman nahi ditugu. Eta horrela jarrai dezagun animatzen zaituztegu.

Dagoeneko bi proiektutan parte hartu izan dugu:

Lehenengoan, Beñat Lizaso Muxika Oiartzundarra laguntzeko egiten ari gara. Bera kirolari sutsua dela, hanka protesi bat behar du kirola egiteko.

1981eko Irailaren 23an jaio nintzen, Oiartzunen. Bederatzi urte nituela Usurbila joan ginen bizitzera eta ordutik bertan bizi naiz. 1995 - URTE MADARIKATUA - Nere bizitzaren norabidea aldatu zuen urtea. Garai hartan bizikletan ibiltzen nintzen, laguna eta biok egunero bezela entrenatzera joan ginen, baina egun hartan dena beltza jarri zen, kamioi batek harrapatu zidan. Istripu larria izan zen, hanka bat galdu nuen, besoak ere mila zatitan eta beheko masail hezurra puskatua. Egun gogorrak. Gaztetasuna erabat baldintzatua, berriro ibiltzen ikastera!!! Urte hauek ez dira batere xamurrak izan aitortu beharra daukat, baina oztopoz-oztopo berriro ekin nion utzitako bideari, kirola egiten hasi nintzen. Ez da erreza erakundeetatik inolako laguntzarik jasotzen ez duzunean. Gaur egun kirola egiten jarraitzen dut, palan (gurpildun aulkiarekin) eta bizikletan ibiltzen naiz, aurten Euskal Herriko federazioarekin Españiako txapelketan parte hartu dut. Baina korri egiten hasi nahiko nuke, horretarako protesi berezi bat behar dut (hanka), familiari eta lagunei laguntza eskatu nien eta hortik atera da TAPOI SOLIDARIROAREN ideia.


Bigarrenik, Adrian Chao langutzerik izan dugu. Lau urteko umea da, gaixotasun larria nozitzen duen ume honek eguneko terapia behar du. Egunero 220 km egin behar ditu erreabilitazioa egiteko. Bere hobekuntza aurrera eramateko hileko 1000 euro behar ditu familiak.

La familia irunesa del niño Adrián Chao Lafuente, que sufre la leucodistrofia Pelizaeus Merzbacher, una enfermedad rara, está pidiendo ayuda para que el pequeño pueda continuar con el tratamiento de rehabilitación que precisa. Adrián vive en la localidad lucense de Vilalba y tres días por semana, él y su familia se desplazan al centro especializado Foltra, de Montouto, que dista 220 kilómetros de su domicilio. Allí, el pequeño recibe distintas terapias, como fisioterapia y logopedia, que supone un desembolso económico mensual aproximado de 1.000 euros.


Hasiera esan dizuegun bezala, aurtean erronka berezi bat proposatzen dizuegu… Honako hau, alegia: urte guztian zehar gure eskolan tona bat tapoi lortzea! Ez da lan erraza eta horregatik guztion laguntza beharko dugu: ikasleak, irakasleak, familia, lagunak, bizilagunak… Gure kalkuluak egin ondoren, pentsatu dugu ikasle bakoitzak 200 bat tapoi lortu beharko lituzkeela ikasturte honetan zehar. Zailegia? Ez dugu uste! Gaur egun tapoiak dauzkaten ontzi asko erabiltzen bai ditugu: ur botilak, olioa, xaboia, esnea, mota guztietako ontziak…              

Dibertsifikazioko taldetik kanpaina honetan parte hartzera animatzen zaituztegu!! Zuek egin beharreko gauza bakarra, etxeko tapoiak biltzea eta poltsa batean pilatzea izango da. Eta poltsa hori Beteta duzuenean, gure kontainerretara bota. Denon artean… lana erraza da!!!






No hay comentarios:

Publicar un comentario