domingo, 29 de septiembre de 2013

ENTZUN!!!





ENTZUN!!!

     Todos tenemos una habilidad especial para algo: dibujar, hacer deporte, el estudio, hacer amigos, contar chistes… ¿Qué es lo que se te da mejor a ti? En todos nosotros hay cosas positivas y buenas, ¿sueles pensar en lo que tienes de bueno?

Atera barruan duzun onena familian, eskolan, lagun-koadrilarekin, kirola taldearekin… Barruan dugun ona ateratzeko autoestimua zaindu behar dugu, hau da, gure burua eta gurekin harremanetan daudenen burua zaindu behar ditugu. Zaintzen al duzu zeure burua? Zaintzen al duzu familia? Eta lagunak?

A veces por vergüenza u otras veces porque nos creemos menos que nuestros amigos, no dejamos salir de dentro todas nuestras habilidades. Pero si nos callamos todos por unos segundos, escucharemos en nuestro interior todo lo que quiere salir a la luz. Beraz goazen entzutera gure barruan daramagunari eta atera dezagun gure barruan daukagun guztia!!!

Gogoeta egin:
  • ¿Qué ocurriría si nadie aceptara a los demás? ¿sería posible convivir? ¿nos sentiríamos a gusto?
  • Norbere burua onartzea inportantea da besteak onartzeko. Hala uste al duzu? Onartzen al duzu zeure burua akatsak eta guzti? Pentsatu zein gauza onak dituzun
  • ¿En qué te gustaría ser el mejor? Para hacerlo tendrías que prepararte y entrenarte en ello.
  • Barruko ona ateratzeko, zertan lagun zaitzake eskolak? Zergatik aprobetxatu behar duzu eskolako ikasketa?

domingo, 22 de septiembre de 2013

Ilusioa

Ilusioa
           
Hemen gaude berriro ere ikasturte berri batean. Bi hilabetez deskantsatzen eta deskonektatzen egon gara. Eta orain iritsi zaigu lanera itzultzeko garaia. Lagunekin topo egin dugu eta oporretan gertatutakoak kontatu dizkiegu. Badaramazkigu aste pare bat martxan jartzen, eta dagoeneko prest gaude ikasturteari hasiera bat emateko.
            Aurreko asteetan zuen tutoreek aurtengo leloa aurkeztuko zizueten. Horretarako puxiken inguruko ipuin bat entzungo zenuten, eta dagoeneko El Pilarreko gela guztiak asmo onez beteriko puxikez beterik daude.
            Bertan idatzitako mezuak eta asmo onak, espero dugu ikasturte osorako irautea. Denak martxan jartzeko ilusioz beterik gaude. Jende berria ezagutzeko gogoz; eta ikasteko grinaz beterik. Goazen ba ipuinean bezala, ilusioz hastera. Bete dezagun eskola asmo onez. Askotan esan dizuegun bezala, eskolara ez gara bakarrik 2+2 zenbat den ikastera. Garrantzitsua da pertsona onak izaten ikastea eta elkar errespetatzea.

            Beraz, ongietorriak kolorez eta asmo onez beteriko ikasturte berri honetara. Hasi gaitezen ikasturtea ilusioz beterik!!! 

Haizeak hitzak eramaten ditu.

HOBEA, ERRESPETUA, IRRIBARREA, EGIA, ELKARBANATZEA,
ELKARBIZITZEA, IKASTEA, LANA, LAGUN IZAN….
MEJORA, RESPETO, SONRISA, VERDAD, COMPARTIR,
CONVIVIR, APRENDER, TRABAJAR, SER AMIGO…

HAIZEAK HITZAK ERAMATEN DITU, HAUEK EZ!!!
LAS PALABRAS SE LAS LLEVA EL VIENTO, ¡¡¡ESTAS NO!!!

Ausar zaitez persona HOBEa izaten.
Atrévete a ser más RESPETUOSO.
Ausar zaitez IRRIBARRE egiten.
Atrévete a COMPARTIR y CONVIVIR con tus compañeros.
Ausar zaitez ikasturteaz GOZAtzen zentzu guztietean: GIRO ONA SORTUz, IKASiz…
Atrévete a DECIR lo que piensas sin miedo y con RESPETO.
Ausar zaitez bakarrik daudenekin egoten.
Atrévete a DIVERTIRte
Ausar zaitez ikasturtea bene-benetan ondo ERAMAten.
Atrévete a intentarlo de VERDAD.
Ausar zaitez TALDEa egiten.
Atrévete a ser AMIGO.
Ausar zaitez ondokoarekin erlazionatzen modu EGOKIan.

Klasean landu dugun leloa aukezten dizuegu. Galdera zuzenak eta errazak planteatu ditugu:
  • Zein HITZ landu ikasturte honetan?
  • Zein HITZ landu gure gelan, gure eskolan, eskolako lagunekin eta abarrekin?

Inportantea da LANA, etxeko lanak egitea, egunez eguneko ordutegia, IKASTEa… Eta inportantea da ere gure artean GIRO ONA sortzea ikasturtean zehar, ERRESPETUA zainduz, gelako eta eskolako GARBITASUNA zainduz, LAGUNak ondo TRATAtuz eta gurekin dauden pertsonak BALORAtuz. IRRIFAR handi baten alde egin beharko genuke hau guztia aurrera atera dadin.
  • Hau egiteko prest al daude?
  • Zer egingo zenuke pertsonalki guzti hau aurrera eramateko?



lunes, 16 de septiembre de 2013

zure TAPOIa gure BIZIa

Badaramatzagu, jada, aurreko ikasturtetik “tapoiak” eskolara ekartzen, ondo baitakigu “tapoi” horiekin beharrean dagoen jendeari laguntzerik dugulako. Orain arte tapoi pila bat bildu dugu eta horrengatik, ESKERRAK eman nahi ditugu. Eta horrela jarrai dezagun animatzen zaituztegu.

Dagoeneko bi proiektutan parte hartu izan dugu:

Lehenengoan, Beñat Lizaso Muxika Oiartzundarra laguntzeko egiten ari gara. Bera kirolari sutsua dela, hanka protesi bat behar du kirola egiteko.

1981eko Irailaren 23an jaio nintzen, Oiartzunen. Bederatzi urte nituela Usurbila joan ginen bizitzera eta ordutik bertan bizi naiz. 1995 - URTE MADARIKATUA - Nere bizitzaren norabidea aldatu zuen urtea. Garai hartan bizikletan ibiltzen nintzen, laguna eta biok egunero bezela entrenatzera joan ginen, baina egun hartan dena beltza jarri zen, kamioi batek harrapatu zidan. Istripu larria izan zen, hanka bat galdu nuen, besoak ere mila zatitan eta beheko masail hezurra puskatua. Egun gogorrak. Gaztetasuna erabat baldintzatua, berriro ibiltzen ikastera!!! Urte hauek ez dira batere xamurrak izan aitortu beharra daukat, baina oztopoz-oztopo berriro ekin nion utzitako bideari, kirola egiten hasi nintzen. Ez da erreza erakundeetatik inolako laguntzarik jasotzen ez duzunean. Gaur egun kirola egiten jarraitzen dut, palan (gurpildun aulkiarekin) eta bizikletan ibiltzen naiz, aurten Euskal Herriko federazioarekin Españiako txapelketan parte hartu dut. Baina korri egiten hasi nahiko nuke, horretarako protesi berezi bat behar dut (hanka), familiari eta lagunei laguntza eskatu nien eta hortik atera da TAPOI SOLIDARIROAREN ideia.


Bigarrenik, Adrian Chao langutzerik izan dugu. Lau urteko umea da, gaixotasun larria nozitzen duen ume honek eguneko terapia behar du. Egunero 220 km egin behar ditu erreabilitazioa egiteko. Bere hobekuntza aurrera eramateko hileko 1000 euro behar ditu familiak.

La familia irunesa del niño Adrián Chao Lafuente, que sufre la leucodistrofia Pelizaeus Merzbacher, una enfermedad rara, está pidiendo ayuda para que el pequeño pueda continuar con el tratamiento de rehabilitación que precisa. Adrián vive en la localidad lucense de Vilalba y tres días por semana, él y su familia se desplazan al centro especializado Foltra, de Montouto, que dista 220 kilómetros de su domicilio. Allí, el pequeño recibe distintas terapias, como fisioterapia y logopedia, que supone un desembolso económico mensual aproximado de 1.000 euros.


Hasiera esan dizuegun bezala, aurtean erronka berezi bat proposatzen dizuegu… Honako hau, alegia: urte guztian zehar gure eskolan tona bat tapoi lortzea! Ez da lan erraza eta horregatik guztion laguntza beharko dugu: ikasleak, irakasleak, familia, lagunak, bizilagunak… Gure kalkuluak egin ondoren, pentsatu dugu ikasle bakoitzak 200 bat tapoi lortu beharko lituzkeela ikasturte honetan zehar. Zailegia? Ez dugu uste! Gaur egun tapoiak dauzkaten ontzi asko erabiltzen bai ditugu: ur botilak, olioa, xaboia, esnea, mota guztietako ontziak…              

Dibertsifikazioko taldetik kanpaina honetan parte hartzera animatzen zaituztegu!! Zuek egin beharreko gauza bakarra, etxeko tapoiak biltzea eta poltsa batean pilatzea izango da. Eta poltsa hori Beteta duzuenean, gure kontainerretara bota. Denon artean… lana erraza da!!!

HAIZEAK HITZAK ERAMATEN DITU: HAU EZ!!!