domingo, 12 de enero de 2014

ESFORTZUA


NEKERIK GABE HOBETZERIK EZ!!!

         Abenturazko pelikula bateko aktorea zarela imagina ezazu. Lan GOGOR bat ematen dizute. Zer egingo zenuke? Ezin duzula egin esango zenuke? Edo lan horretarako prestatuko zinateke?

         Munduko mendirik altuenera igotzea oso gogorra izan daiteke, baina ez gara iritsiko lehenengo urratsa ez badugu ematen. Zein da urte honetan eman behar duzun lehenengo pausua ondo hasteko?

         Lan GOGOR bat egiteko tresna egokiak izan behar ditugu, ondo hornituta egon behar dugu. Zein tresna edo hornidura behar dituzu eskolan ondo aritzeko?

  • Agenda eguneratuta dugunean ondo hornituta gaude
  • Etxeko lanak eta ikasketa egunez egun egiten ditugunean ondo hornituta gaude.
  • Puntualitatea zaintzen dugunean ondo hornituta gaude.
  • Behar dugun materiala zaintzen dugunean ondo hornituta gaude.
  • Zalantzak galdetzen ditugunean ondo hornituta gaude.
  • Klaseko lagunekin batera serio aritzen garenean ondo hornituta gaude.
  • Arauak betetzen ditugunean ondo hornituta gaude.
Gogora ezazu:

  • NEKERIK GABE EZ DAGO HOBETZERIK, LEHENENGO URRATSA EMAN EZAZU.

No hay comentarios:

Publicar un comentario