domingo, 17 de noviembre de 2013

MARIA HAURRAREN PAUSOAK JARRAITUZ BAT GARA

Denok dakigun moduan, aste honetan Maria Haurraren eguna ospatzen dugu Juana de Lestonnac-ek erabaki zuelako bera izango zela gure eredu. Jesusen amak gauza asko irakatsi zizkigun bere bizitzan zehar, eta horregatik bera hartzen dugu askotan pertsona ona izatearen eredu gisa.

Aurtengo leloari kasu egiten badiogu, ikusiko dugu gure asmoa denek bat egitea dela. Baino zuen buruei galdetuko diezue, zer da bat egitea? Hori bai galdera zaila! Ba benetan horren inguruan pentsatzen badugu, konturatuko gara denek primeran dakigula bat egiten edo elkarrekin lan egiten.
Askotan gelan gaudenean irakasleok txokoetan jartzen zaituztegu lan egiteko. Baino horrek ez du esan nahi talde lana denik; askotan kopiatzen dugulako, edo kasurik egiten ez dugulako, haserretzen garelako… Zuen ustez, zer da benetako talde lana ala elkarlana? Zer egin behar dugu ondo funtzionatzeko?
Konturatuko zarete taldean lan egiten dugunean gauzak askoz hobeto ateratzen direla. Batzuetan elkar-ulertzea kostatzen zaigu; baino hitz eginez gero, dena konpontzen da. Badago esaera polit bat “bi buruk, bat baino gehiago pentsatzen dutela” esaten duena. Eta hauxe, egia da. Guztiok zerbait aportatzen badugu, gure lana askoz ere aberatsagoa izango da.
Gainera, seguru gaude munduko gauza asko aldatu nahi ditugula; adibidez: pobrezia, desberdintasunak, eskubide ezak… Eta horretarako, denek bat egin behar dugu. Bakarka ezingo genuke mundua aldatu, baino gure ingurukoekin elkartzen bagoaz, azkenean zerbait lortuko dugu.

Beraz, Maria haurraren pausuak jarraitzen baditugu eta denak elkarlanean bagabiltza, mundua leku hobea izatea lortuko dugu. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario