domingo, 10 de noviembre de 2013

AUSARDIA



Ausar zaitez persona hobea izaten.
Ausar zaitez besteak errespetatzen.
Ausar zaitez irribarre egiten.
Ausar zaitez eskolako zure lagunekin konpartitzen eta elkarbizitzen.
Ausar zaitez ikasturteaz gozatzen zentzu guztietean: giro ona sortuz, ikasiz…
Ausar zaitez uste duzuna errespetuz eta beldurrik gabe esaten.
Ausar zaitez bakarrik daudenekin egoten.
Ausar zaitez gozatzen.
Ausar zaitez ikasturtea bene-benetan ondo eramaten.
Ausar zaitez taldea egiten.
Ausar zaitez laguna izaten.
Ausar zaitez ondokoarekin erlazionatzen modu egokian.

Jada, bi hilabete daramatzagu eskolan, gogoeta egin:
  • Zertan ausartu ikasturte honetan?
  • Zertan ausartu gure gelan, gure eskolan, eskolako lagunekin eta abarrekin?

Inportantea da lana, etxeko lanak egitea, egunez eguneko ordutegia, ikastea… Eta inportantea da ere gure artean giro ona sortzea ikasturtean zehar, errespetua zainduz, gelako eta eskolako garbitasuna zainduz, lagunak ondo tratatuz eta gurekin dauden pertsonak baloraruz. Irrifar handi baten alde egin beharko genuke hau guztia aurrera atera dadin.
  • Hau egiteko prest al daude?
  • Zer egingo zenuke pertsonalki guzti hau aurrera eramateko?

No hay comentarios:

Publicar un comentario