domingo, 27 de abril de 2014

Pertsona ONA izatea



HAIZEAK HITZAK ERAMATEN DITU, HAU EZ!!!
PERTSONA ONA IZATEA.

         Denborak hegan egin eta hementxe gaude ikasturte honetako azkeneko hilabetetan. Badirudi atzo izan zela ikasturte honi heldu geniola. Aldaketa ugari egon dira eta lan handia egin dugu guztiok. Guztiok batera aurrera jarraitzen dugu, batzuentzat gora-beherekin bada ere. Baina oraindik gauza batzuk aldatzeko aukera izango dugu hurrengo bi hilabete hauetan.

          Aste honetan hasiera ematen diogu gure azken txanpari, horregatik azkeneko ahalegin txiki bat egin behar dugu. Pilak kargatzeko eta denbora libreaz disfrutatzeko aukera izan dugu Aste Santuko oporretan. Eta orain, ikasturteari jarraipena emateko, hausnarketa txiki bat egin dezagun urte honetan zehar ikasitakoaz goizeko gogoetekin. Baino badago modu on bat hori laburtzeko: pertsona onak izan eta Jesusen pausuak jarraitu.

          Horregatik lehenengo aste honetan proposatzen dizuegun mezua hauxe da “pertsona ona izatea”. Uste dugu esaldi honek gainontzeko guztiak laburtzen dituela. Orain da momentua gainontzeko pertsonei erakusteko zer den ikasi duguna. Gogoratu dezagun, pertsona ona izatea arte bat dela; eta artista guztiak bezala, arrakasta izateko, lan asko egin beharko dugu.


         Ongietorriak eskolara berriro ere!!! 
 Eta goazen martxan jartzera!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario