HAIZEAK HITZAK ERAMATEN DITU, HAU EZ!!!:
ZINTZOTASUNEZ KOMUNIKATU
Nola definituko
zenuke era garbi batean “elkarrizketa” hitza? Bi pertsonek iritzi kontrajarriak
dituztenean, elkarrizketa lagun diezaieke, ezta? Horrela ikuspegiak elkar
trukatu egin ditzakete eta adostasun batera irits dezakete. Zure eguneroko
bizitzan elkarrizketaren bidez konpondu dezakezun alderdiren bat edo beste
gogora ekar ezazu. Elkarrizketak bizitzako zenbait arazo argibidetzen ditu.
Zer egiten duzu
entzun nahi ez duzunean? Belarriak estali? Hitz egiten ari diren bi persona
bizkarrez aritzen badira, elkar ondo ulertuko dute? Batzutan bizkarra ematen
diegu besteei, baina ez fisikoki, jarreraz baizik. Zer gertatzen da orduan?
Zergatik diogu elkarrizketa bultzatzea inportantea dela?
Joku bat egiteko,
zenbait arau jarraitu behar ditugu. Gelan egoteko
ere, zenbait arau jarraitu behar ditugu. Elkarrizketa batean aritzeko, zenbait
arau jarraitu behar al dira? Elkarrizketa egiteko, hizkuntza bera hitz egitea,
nahikoa al da? Elkarrizketa egiteko zein gauza zaindu behar dira? Hitzik gabe,
elkarrizketatu daiteke?
Gogoeta egin:
· Elkarrizketaren bidez, elkar ulertzen dugu.
· Elkarrizketak aberastu egiten gaitu.
· Elkarrizketatzea bizitza errazten du.
· Elkarrizketaren alde, egingo al zenuke?
No hay comentarios:
Publicar un comentario