domingo, 1 de diciembre de 2013

ABENDUALDIA



Zer da abendualdia? Inoiz pentsatu al duzu? Zer ospatzen da abendualdian? Seguruenez gabonak zer diren ondo dakizula, baita gabonetan zer ospatzen den ere, zenbaitetan opariak izateari Jesusen jaiotzari garrantzi gehago ematen diogun arren. Gabonetan Jesusen etorrera ospatzen da eta abendualdian bidea prestatzen dugu. Beraz, bidea prestatzen ari gara.

Eta horrexegatik existitzen da abendualdia. Gabonak urteko oso denboraldi berezi bat da eta horretarako prestatu behar gara. Jesusen jaiotza ez da edozein ekitaldi. Berari bidea prestatu behar diogu eta bidetik aurkitzen ditugu gauza txar guztiak baztertu. Eta, nola egin dezakegu hori? Hausnartzeko garaia da, eta nolakoak izan beharko ginateke pentsatzeko. Gainera, gaizki egiten ditugun gauzez ohartu eta zuzendu behar ditugu.

Abendualdiko sinboloa abendualdiko KOROA da. Koroan lau kandela jartzen dira eta astez aste pizten joaten dira. Abendualdiak lau aste irauten du, eta igande bakoitzean kandela bat pizten da. Kandela guztiak pizten ditugunean, Jesusen etorrerako prest egon beharko ginen.

Horrexegatik, guk bi aste hauetan zehar honen inguruko gogoeta egingo dugu. Zer jarrera aldatu behar ditugu? Zein gauzak hobetu behar ditugu? Eta zein ohiturak baztertu? Bakoitzak pentsa dezala zer egin behar duen Jesusen jaiotzerako prestatzeko.


Dakizuen bezala, abendualdiak lau aste dirau eta bakoitzean kandela piztu egiten da. Hau jakinik, gabonak prestatzeko lau konpromezu hartuko ditugu, aste bakoitzeko bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada