domingo, 22 de septiembre de 2013

Ilusioa

Ilusioa
           
Hemen gaude berriro ere ikasturte berri batean. Bi hilabetez deskantsatzen eta deskonektatzen egon gara. Eta orain iritsi zaigu lanera itzultzeko garaia. Lagunekin topo egin dugu eta oporretan gertatutakoak kontatu dizkiegu. Badaramazkigu aste pare bat martxan jartzen, eta dagoeneko prest gaude ikasturteari hasiera bat emateko.
            Aurreko asteetan zuen tutoreek aurtengo leloa aurkeztuko zizueten. Horretarako puxiken inguruko ipuin bat entzungo zenuten, eta dagoeneko El Pilarreko gela guztiak asmo onez beteriko puxikez beterik daude.
            Bertan idatzitako mezuak eta asmo onak, espero dugu ikasturte osorako irautea. Denak martxan jartzeko ilusioz beterik gaude. Jende berria ezagutzeko gogoz; eta ikasteko grinaz beterik. Goazen ba ipuinean bezala, ilusioz hastera. Bete dezagun eskola asmo onez. Askotan esan dizuegun bezala, eskolara ez gara bakarrik 2+2 zenbat den ikastera. Garrantzitsua da pertsona onak izaten ikastea eta elkar errespetatzea.

            Beraz, ongietorriak kolorez eta asmo onez beteriko ikasturte berri honetara. Hasi gaitezen ikasturtea ilusioz beterik!!! 

No hay comentarios:

Publicar un comentario