jueves, 31 de octubre de 2013

ZIENTZIaren EGUNA


HAIZEAK HITZAK ERAMATEN DITU, HAUEK EZ!!!
GARAPENerako eta BAKErako ZIENTZIA

Garapenerako eta bakerako zientziaren munduko eguna urtero azaroaren 10ean ospatzen da. Hemen eskolan Azaroaren 7an ospatuko dugu zenbiat esperimentu eginez.

A propuesta de la UNESCO el 10 de Noviembre se celebra en todo el mundo “El Dia Mundial de la Ciencia para la Paz y el Desarrollo. Aquí, en el colegio, celebraremos esta fiesta el 7 de noviembre, jueves, poniendo en práctica algunos experimentos.

Ospakizun honekin zientzia eta teknologiaren bidez pobrezia murriztu, ingurugiroa babestu eta guztion bizi kalitatea hobetu daitekeelaren mezua helarazi nahi da.
Helburuak honako hauek dira:

• Renovar el compromiso internacional, en “pro” de la ciencia para la paz y el desarrollo. Hacer hincapié en la utilización responsable de la ciencia en beneficio de las sociedades con el fin de erradicar la pobreza e incrementar la seguridad humana. Beraz, tecnologia eta zientzia GARAPENErako eta BAKErako bide gisa pentsatzea.

• Lograr una mayor conciencia de la importancia de la ciencia para evitar la brecha existente entre ciencia y sociedad. Beraz, ZIENTZIa eta GIZARTEa BAT egitea.

domingo, 27 de octubre de 2013

ELKARBIZITZA



Zer gertatuko litzateke zure bizilagunen bat goizeko ordu txikietan kantatzen hasiko balitz? Desegokia izango litzateke. Zein litzateke bere poza adierazteko eta konpartitzeko erarik egokiena?

Egun batean pozik baldin bagaude, agian garrasia egiteko eta algaran aritzeko gogoa izango duzu, baina… zer irudituko litzaizuke garrasi egitea lasai egon nahi duen inor ondoan izango bazenu?

Egunkarian behin baino gehiagotan zaratak sortzen dituen arazoak azaltzen dira, asialdiko lokaletan batez ere. Udaletxeek zenbait toki itxi egiten dituzte. Zer iruditzan zauzu?

ELKARBIZITZARAKO OINARRIZKO ZENBAIT ARAU BETE BEHAR DITUGU.

Ingurune guztietan elkarbizitzaroko oinarrizko arauak bete behar dira. Adibidez, kotxez ibiltzeko arauak daude, baita klasean egoteko arauak ere. Zenbaitetan arauak direla eta kexatu egiten gara, baina, zer gertatuko litzateke guztiok nahi dugun guztia egingo bagenu? Zer gertatuko litzateke arauak beteko ez bagenitu? Gozaen denak batera entzutera elkarbizitza zer den!! Zuen ustez, zer da?

GOGOETA EGIN:
·         Elkarrekin ondo bizitzeko arauak behar ditugu.
·         Etxean laguntzen duzunean elkarbizitza hobetzen ari zara.
·         Klaseko arauak betetzen dituzunean elkarbizitza hobetzen ari zara.

·         Zure lagunak ondo tratatzen dituzunean elkarbizitza hobetzen duzu.

domingo, 20 de octubre de 2013



    Egunero gure bizitzan pertsona askorekin izaten gara harremanetan eta horregatik oso garrantzitsua da jakitea nola jokatu behar dugun. Denbora asko pasatzen dugu protestatzen eta gustatzen ez zaizkigun gauzez hitz egiten. Eta norbaitekin haserretu ezkero, hori gogor kritikatzen dugu eta mundu guziari kontatzen diogu. Egun oso batean zehar begiak itxi ez gero, konturatuko ginen denbora guztian iskanbilak entzungo genituela, baita haserreak ere.

     Baina konturatu al zarete gure inguruko pertsonak gure altxorrik preziatuenak direla? Zer egingo genuke beraiek gabe? Egia da batzuetan eztabaidak edo arazoak ditugula, baino askoz ere garrantzitsuagoa da ohartzea gure lagunek eta ingurukoek gugan sor ditzaketen poza eta sentimendu onak.

            Pertsona horiek dira hain zuzen ere beharrean gaudenean laguntzen digutenak. Gure ondoan daude beti, une onenetan eta une gogorretan ere. Baina... lagun horiek ematen dizuten guztia pentsatu al duzu? Eskerrak eman al dizkiogu inoiz zure lagunak direlako? Edo ematen dizuten guztiagatik eskerrak eman al dizkiezu?

            Gure lagunak zenbat maite ditugun jakitea garrantzitsua da. Baita guregatik egiten duten guztia eskertzea ere inportantea da. Horregatik, ESKERRAK emateko gonbitea luzatzen dizugu. Daukazun guztia burura ekarri eta eskerrak eman eta eskuzabala izan, lagunengatik asko jasotzen duzulako, baina... zer eman dezakezu zuk? Ea aste honetan bai klasean, bai atsedenetan, bai etxean, bai kalean ESKERRIK ASKO entzuten dugun.

Gogoeta egin:
-          Gustatzen al zaizu zure lagunak, klaseko kideak eta familiakoak laguntzea? Zerbait jasotzeko asmoz egiten al duzu?
-          Gure inguruko pertsonek  modu ezberdin askotan adierazten digute maite gaituztela, baino guk eskertzen al dizkiegu adierazpen horiek?

-          Gure inguruko pertsonei mesede bat egitea eskatzea kostatzen al zaizu? 

lunes, 14 de octubre de 2013

MUGIkorTU AITORREN ALDE

MUGIkorTU AITORREN ALDE
MOVILÍZATE A FAVOR DE AITOR

-          Pentsatu al duzu inoiz zer zortea duzun osasuntsu zaudelako?
-          ¿Has pensado alguna vez lo afortunado que eres porque tienes salud?

-          Pentsatu al duzu inoiz zein zortea duzun hitz egin dezakezulako?
-          ¿Has pensado alguna vez lo afortunada que eres porque puedes hablar?

-          Pentsatu al duzu inoiz zein zortea duzun lagunekin jolas egin dezakezulako?
-          ¿Has pensado alguna vez lo afortunado que eres porque puedes jugar con tus compañeros?

Mundu honetako ume guztiek hitz egin edo jolastu dezaketela uste bazenuen oker zaude. Aitorrek 3 urte ditu eta ezin du ez jolas egin, ez hitz egin. Izan ere, Aitorrek gaixotasun neurogenetiko bat du, Aitorrek Angelman sindromea izeneko gaixotasuna du.
El síndrome de Angelman es una enfermedad muy rara. Únicamente un recién nacido de 30.000 suelen padecerlo, pero no hay medicamento para poder hacer frente a la enfermedad. Para conseguir los medicamentos, necesitamos investigar y para que se pueda investigar, Aitor necesita dinero.
Horretarako eskolan kanpaina berezi bat jarri dugu martxan: Mugikorren kanpaina. Mugikortu Aitorren alde! Etxean edo familian mugikor edo tablet zaharra duen norbait baduzu, puskatua egonda ere, ekarri eskolara. Guk Angelman sindromearen elkarteari emango diogu eta hauek pieza zaharrak salduko dituzte ikerketarako dirua lortzeko.

Mugikorrak irakasleen gelan utzi ditzakezue!
¡Los móviles los podéis dejar en la sala de profesores!

Mugikortu Aitorren alde! Mugikortu Angelman sindromea desagertzeko!

¡Movilízate a favor de Aitor! ¡Movilízate para que desaparezca el síndrome de Angelman!


domingo, 13 de octubre de 2013

Natura ZAINDU!!!



   Gero eta kaso gutxiago egiten diogu gure inguruan daukagun natura aberatsari. Hiriak gero eta handiagoak dira eta hormigoiak eta eraikinek belardiei lekua kentzen ari diete. Gure bizimoduarengatik, denbora guztian korrika galbiltza alde batetik bestera presaka eta iritsi ezinik. Eta horrexegatik askotan ahazten dugu gure inguruan dauzkagun gauza zoragarri eta miresgarri guztiak. Entzun al duzu inoiz naturari laguntza eske zuri deitzen?

  Noiz izan zen natura behatzera hurbildu zinen azkeneko aldia? Noizbait pentsatu ahal duzue zein zorionekoak garen gure mundua izateagatik? Orain arte ez da aurkitu Lurra bezalako beste planetarik. inguratzen gaituen guztia miresgarria eta magikoa da.  horregatik eskerrak eman behar ditugu daukagun planetarengatik eta ondo zaindu. Nora joango ginateke bizitzera mundua guztiz kutsatuko bagenu? Zer gertatuko litzaiguke guri? 

     Baina jakinda gure mundua altxor ezin hobea dela, behar den bezala zaintzen ari gara? Gure ingurua zaintzen dugu? Eta mendira, hondartzara edo laku batera joaten garenean benetan ondo zaintzen dugu? Guk sortutako kutsadurarik txikiena (txikle bat lurrera botatzea adibidez) erabat kaltegarria da bai naturarentzat eta beste bizidunentzat ere.  Beraz, entzun dezagun naturak eskatzen digun errespetuari eta zaindu dezagun gure mundua behar den bezala!!

Gogoeta egin:
Segundo batzuez naturak eskatzen duena entzungo bagenu, zer uste duzue eskatuko gintuela?
- Nola sentitzen zara txango batera joaten zarenean eta naturarekin kontaktuan zaudenean?
- Zer da zure ustez naturako gauzarik harrigarriena? Zein zuhaitz? Zein animali?
-Zer egin dezakegu gure natura errespetatzeko? Kezkatuak al zaudete gure munduko osasunarekin?
- Zer egin dezakegu eskolan natura zaintzeko edo hobetzeko?

lunes, 7 de octubre de 2013

Zure TAPOIOA gure BIZITZA





Badaramatzagu, jada, aurreko ikasturtetik “tapoiak” eskolara ekartzen, ondo baitakigu “tapoi” horiekin beharrean dagoen jendeari laguntzerik dugulako. Orain arte tapoi pila bat bildu dugu eta horrengatik, ESKERRAK eman nahi ditugu. Eta horrela jarrai dezagun animatzen zaituztegu.

Dagoeneko bi proiektutan parte hartu izan dugu:

Lehenengoan, Beñat Lizaso Muxika Oiartzundarra laguntzeko egiten ari gara. Bera kirolari sutsua dela, hanka protesi bat behar du kirola egiteko.

1981eko Irailaren 23an jaio nintzen, Oiartzunen. Bederatzi urte nituela Usurbila joan ginen bizitzera eta ordutik bertan bizi naiz. 1995 - URTE MADARIKATUA - Nere bizitzaren norabidea aldatu zuen urtea. Garai hartan bizikletan ibiltzen nintzen, laguna eta biok egunero bezela entrenatzera joan ginen, baina egun hartan dena beltza jarri zen, kamioi batek harrapatu zidan. Istripu larria izan zen, hanka bat galdu nuen, besoak ere mila zatitan eta beheko masail hezurra puskatua. Egun gogorrak. Gaztetasuna erabat baldintzatua, berriro ibiltzen ikastera!!! Urte hauek ez dira batere xamurrak izan aitortu beharra daukat, baina oztopoz-oztopo berriro ekin nion utzitako bideari, kirola egiten hasi nintzen. Ez da erreza erakundeetatik inolako laguntzarik jasotzen ez duzunean. Gaur egun kirola egiten jarraitzen dut, palan (gurpildun aulkiarekin) eta bizikletan ibiltzen naiz, aurten Euskal Herriko federazioarekin Españiako txapelketan parte hartu dut. Baina korri egiten hasi nahiko nuke, horretarako protesi berezi bat behar dut (hanka), familiari eta lagunei laguntza eskatu nien eta hortik atera da TAPOI SOLIDARIROAREN ideia.


Bigarrenik, Adrian Chao langutzerik izan dugu. Lau urteko umea da, gaixotasun larria nozitzen duen ume honek eguneko terapia behar du. Egunero 220 km egin behar ditu erreabilitazioa egiteko. Bere hobekuntza aurrera eramateko hileko 1000 euro behar ditu familiak.

La familia irunesa del niño Adrián Chao Lafuente, que sufre la leucodistrofia Pelizaeus Merzbacher, una enfermedad rara, está pidiendo ayuda para que el pequeño pueda continuar con el tratamiento de rehabilitación que precisa. Adrián vive en la localidad lucense de Vilalba y tres días por semana, él y su familia se desplazan al centro especializado Foltra, de Montouto, que dista 220 kilómetros de su domicilio. Allí, el pequeño recibe distintas terapias, como fisioterapia y logopedia, que supone un desembolso económico mensual aproximado de 1.000 euros.


Hasiera esan dizuegun bezala, aurtean erronka berezi bat proposatzen dizuegu… Honako hau, alegia: urte guztian zehar gure eskolan tona bat tapoi lortzea! Ez da lan erraza eta horregatik guztion laguntza beharko dugu: ikasleak, irakasleak, familia, lagunak, bizilagunak… Gure kalkuluak egin ondoren, pentsatu dugu ikasle bakoitzak 200 bat tapoi lortu beharko lituzkeela ikasturte honetan zehar. Zailegia? Ez dugu uste! Gaur egun tapoiak dauzkaten ontzi asko erabiltzen bai ditugu: ur botilak, olioa, xaboia, esnea, mota guztietako ontziak…              

Dibertsifikazioko taldetik kanpaina honetan parte hartzera animatzen zaituztegu!! Zuek egin beharreko gauza bakarra, etxeko tapoiak biltzea eta poltsa batean pilatzea izango da. Eta poltsa hori Beteta duzuenean, gure kontainerretara bota. Denon artean… lana erraza da!!!